XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); munduko inperialismo sareari ezin hobeto datorkion giltzarria.

Antola- eta asma-lanez jaiotako Estadu hontan, desarroilo bidetan dauden lurraldeetan erakarmen itzal handia sortarazi duten koperatiba esperimendu batzuk nekazaritza mailan jeneralki egiztatu dira.

Kibutzim-ak koperatiba elkarteak dira: sozialistak, zenbait autorek dioenez; eta areago, komunista ortodoxia garbienekoak, beste zenbaiten iritziz.

Aurrerago joaz, oinarri ekonomikoa sozialista duen eta sozial klaseak iraungi bidetan dituen herri demokrazi batasun bat bezala hartu nahi da gehienetan israeldar gizartea.

Baina Israel, Estadu kapitalista aurreratu bat da.

Kibutzim-ek herri osoaren % 2 osatzen dute ozta-ozta, eta ondo hertsi eta kontrolpetutako erakundeak dira.

Zalantzarik gabe esan daiteke, frente hontatik letorkeen ofensiba sozialista munduko inperialismoaren interesen aurkako arrisku bilaka baledi, jaurgo egitura nazionalek berehala desegingo luketela.

Kibutzim-ak, herrian oinarriturik, helbidean den gizarte sozialista baten aitzindaritzat onartzen baditugu, eta multzo kapitalista batean sarturik, hedatu-ala egitura inperialistaren zokoratze osoraino azpi hondatzen joateko asmoz saiatzen den erakunde bezala, on litzake saioa.

Edo bestela esan, kapitalismotik sozialismorako igaropide lirake.

Baina erakunde abangoardista hauek, klase borrokan erroturik, Ekialde Erdian munduko inperialismoaren agerkai den gaurko Erresuma desegiten lehiatuko diren beldurrik ez dagoela esan dezakegu.

Beste elkarte entsegu bat ezezagunagoa, baina guretzako hurbilagoa sueziar ekintza da.